XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denek jakin nahi zuten zer zuen Pantxok; denek lasaitu nahi zuten, ezer ez zuela esanez; guztiek eman nahi zioten zalantzarik gabe eta segituan sendatuko zen erremedio infaliblea.

- Isilduko al zarete? bota zuen Aristidesek indartsu, Pantxoren ondotik handiena izateak ematen zion itzalaz baliatuz.

- Ni naiz hemen medikuntza zertxobait dakien bakarra eta nik esango diot zer hartu behar duen, ez beste inork.

- Zaude isilik, gizona.

- Animaliekin ere ez duzu asmatzen eta nola nahi duzu gizasemea sendatu? - Miss Mitsubishik ezin zuen Aristides pakean utzi honen lehoiak deskuido batean bere behorrari ixtarrean atzaparkada bat eman zion egunetik.

- Eta zeinek jarri zizun berbena belarren enplastoa zalditik erori zinenean, e, zeinek? - Aristidesek ezin zuen eraman japones kakanarru bihurri horrek denen aurrean kontra egin eta barregarri uztea.

- Oraindik ere batzuetan izaten dudan mina zure enplasto zikin harengatik delakoan nago.

- Baita zera ere!.

Halaxe segitu zuten sesioan bi animalizaleek, baina harakoan Jazminari tokatzen zitzaion bere diagnostikoa ematea.

Zirkoan magoaren laguntzaile eta karta-botatzailearena egiten zuenez geroztik halako itxura misteriotsua hartu nahi izaten zuen bere hitz eta ekintzetan.

- Begi ninian ikusten denez, Pantxok barnean duen arazo edo hutsuneren batek sortu dio zorabioa - esan zuen Jazminak ahots doinu sakon eta sarkorrez.

- Bai, janari eskasak sortuko zion sabeleko hutsunea - esan zuen barrezka Benantzio beltzak, guztien algara sortaraziz.

Gozoa jarri zen Martxelo!(...).